Javier Hurtado sailburuak Expovacaciones inauguratu du

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Expovacaciones azoka inauguratu du. Azoka urriaren 1etik 3ra bitartean izan da, Barakaldoko BECen, modu presentzialean, pandemiak eragindako 2020ko geldialdiaren ostean. Sailburuak azaldu duenez, Expovacacionesen edizio hau aurtengo udan turismoa suspertze bidean dagoela egin da, 2019ko abuztuko zifrak hobetuz, sarrerei, gaualdiei eta batez besteko tarifei dagokienez. «Horrela, ilusioz egin diezaiokegu aurre udazkenari, Euskadiko planik onenak eta kalitatezko eskaintza eskaintzen jarraitzeko».

Gainera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarentzat azoka hori esanguratsua da baita ere, barneko publiko batentzat zuzentzen delako, euskal turista. «Gure merkatuko segmentu garrantzitsua da» azaldu du Sailburuak, “izan ere, 2019an, Euskadiko bisitariak bigarren merkatu garrantzitsuena izan ziren guretzat, Madrilen atzetik soilik, eta guztizkoaren %10 izan ziren».

Hazten doan portzentaia da gainera. 2020an, pandemiak eragindako mugikortasun-murrizketen ondorioz, barne-merkatua % 18raino hazi zen, eta merkatuen rankingean lehen tokian kokatu zen. Era berean, 2021. urtean metatutakoari dagokionez, barne-merkatua da oraindik ere Euskadiko lehen merkatu igorlea.

«Normalean ohituago gaude Euskadi kanporantz sustatzera, baina ez dugu ahaztu behar Euskadi barrurantz ere erakutsi behar dugula, bizi diren lurraldean barneratu nahi duten bisitarientzat. Eta pandemia honek zerbait erakutsi badigu, zera da: oraindik gaitasun handia dugula gure inguruarekin harritzen uzteko, bisitatu ez genituen edo berriz bisitatu nahi genituen txokoak aurkitzeko.”

«Izan ere, Euskadi horrexegatik nabarmentzen da, hain zuzen ere,» laburbildu du Javier Hurtadok, «bere eskaintzaren aniztasunagatik eta hainbat baliabideen hurbiltasunagatik, kalitatezko gastronomiaz gain. Hori da gure nazioarteko azoketara eramaten dugun Euskadiren postala, eta hemen Expovacaciones azokan erakusten dugun irudia da, guztiontzako den Euskadi batena «.