Gobernu Kontseiluak emakumeen eta gizonen egoerari buruzko Zifren Txostena eta botere publikoek berdintasunean izandako jardunaren Memoria jaso ditu

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak txosten hauen berri zian du gaur: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2020rako Zifrei buruzko Txostena eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzean botere publikoek izan duten jarduera-memoria.

Txosten horiek Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluak onartu zituen 2021eko ekainaren 14an eta orain Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko ditu. Zifra-txostenaren helburu nagusia administrazio publikoei genero-desberdintasunei eta horien bilakaerari buruzko informazio eguneratua ematea da, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko estrategiak eta politikak definitu ahal izan ditzaten, diagnostiko sendoagoetan oinarrituta. Bestalde, Botere publikoen Jarduera-Memoria Emakundek egiten du urtero, eta administrazio publikoek berdintasunaren arloan egiten dituzten jardueren azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa jasotzen du.