Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak jasotzeko izen ematea zabaldu du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra arte izango den “Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira.
Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira eta ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Halaber, bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Eta horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez lantzea da helburua.
Eskaera epea urriaren 6tik, asteazken honetatik, hilaren 25a arte zabalik izango da; eta, telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo da.
Informazioa gehiago