• Azokan ordezkatuta dauden sektoreak arrain izoztua, arrain-kontserbak eta elikagaiak eta janari prestatua dira
• Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Leandro Azkue, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria Vigon izan dira, Euskadiko arrantza-industria eraldatzailea laguntzeko
Vigon Conxemar Itsas Izoztuko Produktuen Nazioarteko Azokaren 22. edizioa ospatzen ari da. Munduko lau azoka garrantzitsuenen artean dago, eta sektore eraldatzaile osoa biltzen du: handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makinak, industria laguntzailea (hotza, enbalajeak, plastikoak, etab.) eta akuikultura.
Edizio honetan, Euskadiko 8 elikagai-enpresak parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bidez antolatutako Euskadi Basque Country standean.
- Arrankoba
- Bacalaos Alkorta
- Congelados Sorymar
- Ederpesca
- Illargui S.A.U
- La Barajilla
- Pescados Llorente
- Uniportbilbao – Puerto de Bilbao
Gaur, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Leandro Azkue, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Vigora hurbildu dira Euskadiko arrantza-industria eraldatzailearen presentzia bultzatzeko.
Conxemarreko parte-hartzea Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko Planaren barruan definitutako ekintzetako bat da, eta, besteak beste, euskal enpresak nazioartekotzen laguntzea eta merkatuetan duten presentzia sustatzea ditu helburu.
Euskadi Basque Country standean, osasun-neurri guztiak betez, arrantzako eta eraldatutako produktuak, izoztutako elikagaiak eta jateko prest dauden elikagaiak dastatu egin dira. Produktu horiek eskuz egiten dira, teknologiarik aurreratuenarekin batera, kalitate gorena bermatuz.
Conxemar azokaren hogeita bigarren edizioa
Conxemar pandemia sortu zenetik, munduko lau arrantza-azoka garrantzitsuenen artean lehena izan da aurrez aurre egiten den lehena da.
31.500 m2-ko azalerako gunean, 28 herrialdetako 486 erakusketari izango dira aurten, Australia eta Ginea Bisáu lehen aldiz bertaratuz. Nazioarteko presentzia indartu egiten da Peru, Maroko, Australia, Irlanda, Norvegia, Alaska, Ekuador, Indonesia, Panama eta Ginea Bisauko hamar pabiloirekin.
Erakusleiho garrantzitsua da harreman komertzialak sendotu edo estatuko nahiz nazioarteko erosle berriekin harremanetan jarri nahi duten euskal enpresentzat.