PRUEBA
Kultura sailburuorde Andoni Iturbe Durangoko Azokaren 56. edizioko kartelaren aurkezpenean izan da gaur. Leire Urbeltz sortzaile iruindarra da aurtengo kartelaren egilea. «Desipuindegia» izenburupean, Urbeltzek Azokako lehenengo edizioak izan ditu gogoan, garai horretako irudien «revivalismoa» eginez.
Aurrez aurreko 220 stand eta online denda uztartuko ditu Durangoko Azokako 56. edizioak, «baDA!» lelopean. Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa: online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra, eta aurrez aurreko erakusmahaiak Landakon abenduaren 4tik 8ra.
Informazio gehiago hemen.