Urkulluk aitortu du zientzia eta ikerketa gure gizartearen oinarrizko zutabeak direla

0

Lehendakariak aitortu du zientziaren eta ikerketaren zeregina, bereziki pandemia honetan, eta, aldi berean, ziurtatu du Euskadik kultura zientifiko zabala eta ezagutzan oinarritutako gogoeta-gaitasun handia duen gizarte bat lortu nahi duela.

Iñigo Urkullu arduratu da EHUko Udako Ikastaroen 40. edizioa ixteaz Donostiako Miramar Jauregian. Oraingo honetan, urte hauetan ikastaro horiek ahalbidetu dituzten pertsonen eta taldeen ordezkariak izan dira bertan, eta Lehendakariak eskerrak eman dizkie eta proiektu hori aurrera eramateko izan duten ikuspegia, bokazioa eta sinesmena aitortu dizkie.

Bere hitzaldian adierazi duenez, Udako Ikastaroek jarraitutasun publikoa eta soziala ematen diote unibertsitateko irakaskuntza- eta ikerketa-lanari, eta gogoratu du ikerketa, zientzia eta ezagutzaren sorkuntza gure gizartearen oinarrizko zutabeak direla, eta hori jakin dugula, hain zuzen ere, pandemia honetan.

Hala, adierazi du Euskadik ikertzaile onenak behar dituela munduko zientziari egiten diogun ekarpena ahalik eta garrantzitsuena izan dadin, eta ingurune akademiko irekiak ere behar dituela gizartean eragin positiboa duen dibulgazio zientifikorako.

Amaitzeko, esan du asmoa dela euskal gizarteak kultura zientifiko handia eta ezagutzan oinarritutako gogoeta-gaitasun sakona izatea.