Euskal Herri mailako herri hezitzaileen sarean sartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak

0
PRUEBA
Azpeitiko Udalak puso berri bat eman du herri hezitzaile filosofiaren baitan duen konpromisoan. Herri Hezitzaile filosofia sustatzen jarraitzeko eta elkarlana sustatzeko helburuz, Oinherri herri hezitzaileen sustatzeko elkarteak eta udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskal Herri mailako herri hezitzaileen sarean sartzeko. Hitzarmenaren sinaduraren testigu izan dira Azpeitiko Herri Hezitzaileko parte diren hezkuntza eragileak.

Azpeitiak urteak daramatza herri hezitzailearen filosofia herrian sustatzen. Udala, herriko ikastetxeak, hezkuntza ez formaleko eragileak eta herrigintzakoak elkarrekin hainbat egitasmo burutu dituzte bide horretan. Orain, norabide horretan sakontzen jarraitzeko urrats berri bat eman dute Oinherrri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatuz. Azpeitiko Udalak herrri hezitzailearen filosofia sustatzen jarraitzeko gogo eta ilusio handia dauka, eta horretan, Oinherri bidelagun izango du beharrezkoa duen aholkularitza eta formazioa eskaintzeko. Eta nola ez, Oinherrik sustatzen duen Euskal Herri mailako herri hezitzaileen sareko parte diren gainontzeko herriekin batera, sarean lan egiten ikasiko dute elkarrekin; esperientziak trukatuz eta kolektiboan lan egiteak dakartzan babes eta sinergia guztiak aprobetxatuz.

Oinherri “oso pozik” agertu da Azpeitia herri hezitzaileen sareko parte izateagatik: “Herrien arteko elkarlan eta bebesean oinarritzen den sare honetan, Azpeitiko esperientzia, sareko gainontzeko herriekin elkarbanatzeko aukera izatea oso abesargarria baita guretzat. Eta aldi berean, ziur gaude Azpeitik ere sareko beste herriengandik jaso dezakena oso interesgarria izango dela”, adierazi du Jaione Urruzola sareko kideak.

“Azpeitiko herri hezitzaileko kideoak hezkuntza, ardura konpartitu gisa ulertzen dugu. Familia eta eskolaz haratago, herria bera eremu hezitzaile moduan ulertzen dugulako, eta herritarrak eragile hezitzaile kontsideratzen ditugulako. Hezkuntza ez baita haurtzarora mugatzen, gutako bakoitza, jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte, hezigarriak eta aldi beraen hezitaileak garela ulertzen baitugu”, gaineratu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Teoria eta pratika uztartuz, herrigintzatik, parte hartzea sustatuz, balio hezitzaileak hedatzeko helburuarekin sinatu dute lankidetza hitzarmenan. Herritar zaurgarrienak erdigunean jarriz eta parte hartzearen bitartez, komunitatea saretuz, gobernantza eredu berri irekiago bat eraikitzeko.

Haurren parte hartzea herriko erabakietan txeratzen eta etorkizunean etor daitezkeen egitasmoei forma emateko Azpeitiko herri hezitzailea eta Oinherriren arteko elkarlanean sakontzeko apustu bat da sinatzen duten hitzarmena.

Haurren kontseilua, pauso garrantzitsua

Norabide horretan, Azpeitian orain arte egindako ibilbidean aurrera pauso garrantzitsu bat emateko asmoa dute 2021/22 ikasturtean. Haurren parte hartze kanal iraunkor bat osatu nahi da, herriko ikastetxe ezberdinetako haurrekin. Haurrak txiki-txikitatik herritar moduan herriko erabakietan parte hartzen hezteko helburuarekin. Etorkizuna bakarrik ez, haurrak orain eta hemen ere badirelako, eta esateko gauza asko eta oso interesgarriak dituztelako. Txikitatik benetako parte hartzean heztea ezinbesteko izango delako, gobernantza eredu irekiagoak eraikitzeko.