Resource Proiektu europearrean parte hartzen duten erakunde desberdinak garapen jasangarriaren baitako bi proiektu ezagutzen izan dira Azpeitian

0

Atzo, urriak 6, Resource Proiektu europearrean parte hartzen duten erakunde desberdinen bisita izan zen Azpeitian. Iraurgi Berritzenen bidez antoltutako bisita aipatutako proiektuari lotuta dago eta helburua, gazteen artean hezkuntzari eta ingurumen sentsibilizazioari buruzko esperientziak trukatzeko lan egitea da, Agenda 2030aren inguruan lantzen diren garapen jasangarriaren helburuekin bat etorriz. Azpeitian, zehazki, Euronet 50/50 proiektua ezagutu zuten Iraurgi Ikastetxean eta ondoren Azoka Plazaren eta Elikagunearen proiektuak ezagutu zituzten bertatik bertara. Bisitarie harrera egiten izan ziren Nagore Alkorta Azpeitiko alkate eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburua.

Jasotako bisitaren helburua, eskualdean aurreko garapen jasangarrirako helburuekin lerrokatuta dauden eta abian dauden proiektu desberdinen berri ematea izan da. Horrela, GJHeko 12 eta 13 helburuekin lerrokatuta dagoen Euronet 50/50 proiektua aurkeztu dute Iraurgik ikastetxeko irakasle eta ikasleek, beraien esperientzia gai honen inguruan zein izan den azalduz. Bisitan, Iraurgi Ikastetxeko ordezkariez gain, Iraurgi BerritzenekoLehendakari eta Azpeitiako alkate Nagore Alkorta izan zen.

Iraurgi ikastetxera egindako bisitaren ostean, garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten duen Azoka Plazaren eta Elikagunea proiektuaren berri izateko aukera izan zuten. Bisita egin zuten bertara eta tokiko elikagai desberdinekin osatutako dastamen batekin amaitu zuten bisita.