Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia literatur sariak banatu ditu

0

Bizkaiko Foru Liburutegian egin den sari banaketarekin amaitu da Bizkaidatz Txikiaren zazpigarren edizioa, Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiaren eskutik.

Haur eta gazteek kontakizun bat idatzi behar izan dute, bi istorioren hasierarekin jarraituz: Emilia Laura Arias Domínguezen «Cuando el mundo se volvió tururú» (haur eta gazteen kategorietarako, gaztelaniazko modalitatean); eta Juan Ramón Madariaga Abaituaren «Nuutuk eta hartz zuria» (haur eta gazteen kategorietarako, euskarazko modalitatean).

2021eko Bizkaidatz Txikia VII. Haur eta Gazte Literatur Sariaren epaimahaia Emilia Arias Domínguez, Seve Calleja Pérez eta Andoni Abenójar Martínez de Eulatek osatu dute gaztelaniazko modalitaterako, eta euskarazko modalitaterako Epaimahaia Idoia Barrondo Etxebestek, Marta Goikoetxea Nagorek eta Juan Ramón Madariaga Abaituak osatu dute. Edizio honetan sarituak hauek izan dira:

Haur kategoriako gaztelaniazko lehen saria Santurtziko Colegio Patronato Santa Eulalia Ikastetxeko Andeka López Sainzek irabazi du; bigarren saria, berriz, Barakaldoko Larrea HLHIko Aitana Couceiro Botek irabazi du.

Gazteen mailan gaztelaniazko lehen saria Anne Apolinar Lobato izan da, eta kategoria honetako bigarren saria Aiala Donaire Álvarez, biak Lezamako Colegio Vizcaya Ikastetxekoak.

Euskarazko kontakizunei dagokienez, haurrentzako kategoriako lehen saria Barakaldoko Ibabe Herri Ikastetxeko June Ríos Salvadok irabazi du. Euskaraz eta gazteen kategoriari dagokienez, Aiala Garabieta Oribek irabazi du lehen saria; gazteen kategorian bigarren saria Andere Garabieta Oribek; biak dira Loiuko Lauro Ikastolako ikasleak.

2021eko martxoaren 22an ireki zen parte hartzeko epea eta 2021eko maiatzaren 31ra arte egon zen zabalik. Parte hartzen zuten haur eta gazteek euren proposamenak landu behar zituzten, lau eta bost orrialde bitarteko luzapen aldakorrarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean jarri zuen abian Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatur lehiaketa, Bizkaiko ikastetxeetako haur eta gazteen artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.