Ocamica Tudanca arquitectos-ek irabazi du aurten Euskal Arkitektura Gaztea saritzen duen 2021ko Peña Ganchegui Saria

0
PRUEBA

Iñigo Tudanca gasteiztarrak eta Iñigo Ocamica zarautztarrak osatutako Ocamica Tudanca arquitectos estudioak irabazi du Euskal Arkitektura Gaztea saritzen duen Peña Ganchegui Sariaren hirugarren edizioa. Bi urtetik behin ematen den sari hau 2017an sortu zen Peña Ganchegui Artxiboaren eskutik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetzan, 10 urte baino gutxiagoko esperientzia duten arkitektoak ikusarazteko helburuz, hauek Euskal Autonomia Erkidegoan trebatu edo bertan jardun diren einean kalitatezko kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen dutelarik.

Sariaren ematea Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen Euskadiko Arkitektura Institutuan izan da, Etxebizitza sailburuordea den Pedro Jauregiren eskutik. Arkitekturaren Astean zehar ospatutako ekitaldi honek Euskadiko kulturaren eta arkitekturaren ordezkari instituzional eta profesionalak bildu ditu.

Aurtengo edizioaren epaimahaia osatzen duten Elías Torres, María González eta Isabel Concheiro arkitektoek emandako epaiean Ocamica Tudanca arquitectosek kokapenarekiko eta honek iradoki ditzakeen baldintzekiko erakutsitako konpromezu jarrera azpimarratzen da. Jarrera hau bi kideek Euskal Herriko Arkitektura Eskolan ikasi eta gero El Vallèseko Arkitektura Eskolan batera ebatzitako Master Amaierako Lanetik hauteman daitekela nabarmentzen da. Saritua izan den estudio honen beste lanetatik epaimahaiak Mansilla Mayorreko Plaza eta Veneziako Biurtekoaren Espainiako Pabilioiko Jardín (In)temporala gailentzen ditu, bi kasuetan berriak izatedunarekin ezartzen duen naturaltasun handiko harremana azpimarratuz, kanpoko espazioak barrukoen luzapen abegitsu eta hurbil bezala garatzen direlarik.

Sariaz gain, epaimahaiak hiru aipamen berezi ematea erabaki du. Lehena Jonander Agirre arkitektoari, errealitatea aurrejuzgurik gabe behatzeko duen erak lan propio bat garatzeko diskurtso pertsonal bat sortzera eramaten baitio, eta honrri esker ondare arkitektonikoaren eta bere berreskuratzeari bide ematen dioten prozesu sozialen gaineko begirada berri eta iradokitzaile bat sortzen duelako. Bigarrena Alex Etxeberria eta Eloi Landiari eman diote, elkarlanean Sestaoko El Sol Plazan burututako birgaitze lana dela eta, non lehenik bazegoenari integratutako espazio publiko berri bat sortzen duten. Azkenez, hirugarrena Guillermo Avanziniri eman diote,birgaitze lanetan duen esku-hartzeko era zuzen, eraginkor eta jatorrizko egiturarekiko errespetuzkoa dela eta, giroak aberastasun handiagoa irabazten duen einean.

Sariak, eskudirutan 6.000 euroko ordainsaria duenak, Luis Peña Ganchegui (Oñati 1926-Donostia 2009) arkitektoarengandik hartzen du izena, XX. mendeko bigarren erdialdeko euskal arkitekturaren erreferente handiena izan zenatik, Donostiako Arkitektura Eskolaren fundatzailea eta, besteak beste, Vista Alegreko Dorrea (Zarautz, 1959), Trinitate Plaza (Donostia, 1963), San Frantzisko Eliza (Gasteiz, 1968) edo Eduardo Chillidaren Haizearen Orraziari gelaurre den Tenisaren Plaza (Donostia, 1976) lan nabarmenen egilea.

Hirugarren edizio honetan 13 hautagaitza aurkeztu dira, bost arkitektura eskola desberdinetako (Donostia, Madril, Bartzelona, Iruñea, San Cugat del Vallès) 20 profesional batu dituelarik, nagusiki Euskal Herrian jarduten dutenak.

Pedro Jauregui sailburuordeak “kalitatezko arkitekturarekiko konpromezua eta zorroztasuna” nabarmendu du irabazleen lanean, Etxebizitza Sailburuordetzak saria “euskal arkitektura sustatzea, bereziki gazteen jarduerari dagokien arkitektura, diseinuaren, arkitekturaren eta hirigintzaren arloan joera desberdinak eratzen baititu, gerora datozen urte eta hamarkadetarako gure hirien bilakaera zirriborratzen dutelako” helburuarekin bultzatzen duela azpimarratuz.

Rocío Peñak, bere aldetik, sari honen hirugarren edizioaren ospaketak suposatzen duen finkatzeak ematen dion poza adierazi du, baita edizio guztietan izan diren epaimahai bikainek eta kalitate ezinhobeko proposamenek emandako betetasuna ere.

Epaimahaia

Hirugarren edizio honetako epaimahaiak ospe handiko 3 arkitektu izan ditu: Elías Torres (Eivissa, 1944), Martínez Lapeña-Torres arquitectos estudioaren sortzaileetako bat, ETSABeko irakaslea, hainbat libururen egilea eta sari ugari jaso dituen eivissarra, María González (Huelva, 1975) huelvarra, Sol89 estudioaren sortzaileetako bat eta Sevillako Arkitektura Eskolaren irakaslea, eta Isabel Concheiro (Santiago de Compostela, 1976), Concheiro de Montard estudioaren sortzaileetako bat izateaz gain ikertzailea, TRANSFERren erredaktore burua eta Zuricheko ETH bezalako instituzioekin batera lana egin duen galiziarra. Deliberamenduan, hitza bai baina botorik ez zuten deialdiko erakundeetako ordezkariak izan zituzten lagun: Peña Ganchegui Artxiboaren zuzendaria den Rocío Peña eta Pablo García Astrain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria.