Auzo-taxiko erabiltzaile txartela berritu beharko da zerbitzua jasotzeko Azpeitin

0
PRUEBA
Urriaren 30era arte funtzionatuko du iazko txartelak. Txartela berritzeko edo lehen aldiz egin nahi dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko dute edo, internetez, udaleko web orrian berritu daiteke. 

Auzoetako herritarren mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetu asmoz, Auzo-taxi zerbitzua jarri zuen udalak iazko urrian. Herriko hainbat landa-eremutan eta Urrestillan erroldatutako bizilagunek erabil dezakete zerbitzua. Auzo-taxiko zebitzua jaso ahal izateko erabiltzaile txartela beharrezkoa da, eta iaz ateratako txartela berritu beharko da zerbitzua erabiltzen jarraitzeko. Txartela lehen aldiz atera nahi dutenek ere. horretarako aukera izango dute. Azaroaren 2tik aurrera ezingo da zerbitzua erabili iaz ateratako txartelarekin; beraz, ordurako txartela berritu beharko dute udaletxeko Herritarren Zerbitzura joanda (udaletxeko lehen solairua); udalaren web bidez, dirulaguntzen atalean ere egin daiteke berritzeko tramitea.

Zerbitzuaren inguruko xehetasunak
Astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:30era eta larunbatetan 09:00etatik 20:30erako ordutegia du. Zerbitzua erabili ahal izateko erabiltzaile txartela behar da; Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan edo web orrian, dirulaguntzen atarian, atera edo berritu daiteke; txartelik gabe ezin da erabili auzo-taxia. Txartela ateratzeko honako auzoren batean erroldatuta egon behar da: Aratz Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola (diseminatua), Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñazbidea edo Urrestillan.

Zerbitzua erabil dezakete, txartela atera ostean, 18 urtetik gorakoek, 12-18 urte bitartekoek guraso edo tutoreen baimenarekin. Erabiltzaileek 3€ ordainduko dituzte bidaiako, bakarrik joanez gero; erabiltzaile bat baino gehiago badira 1,5€ ordainduko ditu bakoitzak.