‘Lubaki lainotsuak’ antzerki obraren emanaldiarekin aurkeztuko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak

0
Udazkenarekin bat, badator antzerki garaia Azpeitira. 39. urtez jarraian, hutsik egin gabe, Euskal Antzerki Topaketak egingo dira Azpeitian. Urriaren 15ean, Soreasu antzokian, Atx teatro konpainiaren Lubaki lainotsuak antzerki obraren estreinaldiaren baitan egingo da aurtengo topaketen aurkezpena. Sortzaile eta antzerkizaleen artean egingo da publiko antzerki emanaldien aurtengo eskaintza. Emanaldi horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Urriaren 15eko aurkezpen emanaldiarekin hasi eta azaroaren 14a bitartean, urtero gisa euskarazko antzerkigintzaren isla izango dira Azpeitiko taulak. antzerkiz eta emozioz beteko dituzte antzerki konpainia eta sortzaileek herriko bazterrak. Haur zein helduentzako eskaintza zabala izango da.

Antzerkiaz gozatu eta topaketen berri izaten lehenak izan nahi dutenentzat, dagoeneko salgai daude Atx teatro konpainiaren Lubaki lainotsuak lanaren estreinaldirako sarrerak, 5 eurotan.

Erosi sarrera online.

 

LUBAKI LAINOTSUAK

SINOPSIA

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria;baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere… badirudidana bare-bare dagoela. Jeneralek “bakea” sinatu zuten, tropak etxera bidali zituzten aspaldi, baina ezzuten erreleborik bidali… eta, noski, errelebo gabe ez dago postua uzterik.Beterano hori oztopoa baino ez da gaur egungo sasoian. Bat-batean, ordea, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean erreleboa datorkio; eskarmentu gabeko soldadu gazte bat. Bere bizitza labur osoan sekulaez du gerra izpirik ezagutu. Belaunaldien arteko talka eta munduaren inguruko ikuspegi desberdinak izango dira marmitako berri honen osagaiak.

 

FITXA ARTISTIKOA

• IDEIA: ATX Teatroa

• ZUZENDARITZA: Iñaki Ziarrusta

• AKTOREAK: Maren Basterretxea, Miriam KMartxante eta Javier Barandiaran

• KANPO BEGIRADA: Ximun Fuchs

• SOINU ESPAZIOA/MUSIKA: Gartxot Unsain Letona

• JANTZIAK: Marodi Sorkuntzak

• ARGIZTAPEN DISEINUA: Ion Chavez

• TEKNIKA: Xabino Alkorta

• ESZENOGRAFIA: ATX Teatroa

• IKUS-ENTZUNEZKOAK: Panarama Studio

• ARGAZKIAK: Ainhoa Resano

• EKOIZPENA: ATX Teatroa

• BANAKETA: ATX Teatroa