PRUEBA
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrietak Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen (AGIFES) kanpainaren aurkezpenean parte hartu du, urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. Ekitaldian Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak eta Vicente Areta Agifeseko presidenteak ere parte hartu dute.
«Osasunak, bai fisikoak, bai burukoak eta bai emozionalak, herri baten, gizarte baten ongizatea baldintzatzen dute. Eta Eusko Jaurlaritzaren helburua pertsona bakoitzaren ongizatea handitzea da «, adierazi du Olabarrietak. «Horregatik, buru osasunarekiko gure konpromisoa iraunkorra da», azpimarratu du Gizarte Politiketako zuzendariak.