Lehendakariak Euskadiko Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren «lan aitzindaria” nabarmendu du

0
Fuente: Irekia.

Urkullu Lehendakaria Euskadiko Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren (FBZ) sorreraren XXV. urteurrena ospatzeko ekitaldiko buru izan da, Bilboko Euskalduna Jauregian.  Ekitaldian, Beatriz Artolazal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ere hitz egin du; haren Sailaren mendekoa da FBS. Era berean, Cristina Merino Zerbitzuko koordinatzaileak eta Ansel Guillamat bitartekari katalanak ere hitz egin dute.

“Lan aitzindari honen mende laurdena ospatzen dugu”, nabarmendu du Lehendakariak, “25 urtez ondo egindako lanagatik harro egoteko egunean”.  Urkulluk FBZ honela deskribatu du: “zerbitzu pertsonala, familiarra eta soziala”. Eta “profesionalen taldearen lana” aintzatetsi du, «bai eta gure Gobernuaren bi printzipio nuklear –familientzako laguntza eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa– egokiro islatzen dituen egiteko bat garatzea posible egin duen sare laguntzailea” ere.

Bestalde, Beatriz Artolazabalek esan du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean honako hau antzematen dela: “gure politikek, laguntzek eta programek pertsonen ongizatea hobetzeko balio dute”.  Honako hau ere aipatu du: “lau familiatik hiruk lortu dute adostasunak aurkitzea, bitartekaritza-taldearen lanari esker”. Eta eskerrak eman ditu, “Bitartekaritza Zerbitzuan milaka eta milaka pertsonak jarritako konfiantzagatik; izan ere, une zailetan, ekaitzaren erdian zubiak eraikitzen lagundu ahal izan diegu”. Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren balantze positiboaz harro dagoela esan duen arren, Artolazabalek honako hau esan du: “hobekuntza-marjina dugu, bai eta FBS lehen 25 urteak merezi bezala ospatu ondoren landu beharreko erronkak ere”. Eta, adibide gisa, honako hau jarri du: “Familia Bitartekaritzako Zerbitzutik Emakunderekin, epaitegien arteko familia-topaketa puntuekin edo familia-epaitegiekin hobetzeko aukera berriak”. Sailburuak, amaitzeko, honako hau nabarmendu du: “sinetsita gaude hobe dela modu antolatuan eta akordioak bilatzeko metodoaz baliatuta hitz egitea, auzitegietara erantzunen bila jotzea baino; bitartekaritzak ondo funtzionatzen du”.

Euskadiko Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren sorreraren XXV. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Ansel Guillamat-ek ere hartu du hitza; Ansel Guillamat bitartekaria, gatazken konponbidean aditua eta Bartzelonako Hiri Judizialean bitartekaritza eta beste ADR batzuk ezartzeko Elkarlaneko Unitateko arduraduna da. Psikologo katalanak “errespetua eta mirespena” erakutsi ditu “Euskadiko Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren inguruan”; 1996an sortu zenetik ezagutzen du, eta haren garapena jarraitu du, egun arte. Guillamatek Familia Bitartekaritzako Zerbitzua honela deskribatu du: “zerbitzu-proposamen berritzailea, zorrotza eguneroko jardunean eta familien eztabaidetan bitartekaritzan oinarritzen den kudeaketa bakezalean; betiere pertsonen onerako diharduena, bereziki seme-alaben onerako”.

Guillamatekin batera, ekitaldian, Cristina Merino FBZren egungo koordinatzaileak ere parte hartu du, eta Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak honako honen gainean duen konpromisoa aipatu du: “Euskadiko familiei arreta emateko konpromisoa, aniztasuna aintzat hartuta, konfidentzialtasunetik, profesionaltasunaetik eta prozesu bakoitzaren beharretara egokituz”. Zuzenbideko lizentziatua da eta bitartekaritzako aditua, eta “errealitate sozialak familia-testuinguruan dituen beharren inguruan FBZak duen begirada irekia eta abegitsua” nabarmendu du.

Bereziki hunkigarria izan da Euskalduna Jauregian FBZan 25 urteko lana bete duten hiru profesionali eginiko aintzatespen pertsonala:  Almudena Ridruejo, Soraya Loza eta Miguel Ángel Osma. Ekitaldia Nerea Aliasek zuzendu du, eta, hartan, Basabi taldearen musika-emanaldiak eta Pernan Goñi artista grafikoaren zuzeneko sorkuntzak izan dira.