548 plaza atzerrian ingeles, frantses eta aleman ikastaroak egiteko

0

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2022ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. 548 plaza deitzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta. Deialdi honek 847.038 euroko diru-kopurua du.

548 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2022an gehienez ere 19 urte betetzea.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izaten dira bai eskaera egin duen ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita haren familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatzen dira 548 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 

Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea 2. tartea Plazak, guztira
DBH Batx. DBH Batx.
1. Ingelesa Irlandan 70 83 20 25 198
2. Ingelesa Erresuma Batuan 88 117 32 43 280
3. Frantsesa Frantzian 30 20 50
4. Alemana Alemanian 10 10 20
Plazak, guztira 398 150 548

 

Lehen tartean, aurreko ikasturtean beka jaso zuten ikasleak hartzen dira kontuan, eta bigarren taretan berriz, bekarik jaso ez zuten ikasleak.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia burutuko den herrialdeko hiriraino, bidaia asegurua, matrikula eta ikasketa materiala, ostatua, jatorduak eta ikastaroa burutuko den ikastetxerako hiri-garraioa.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.