Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuaren Eguna’ izango da Donostiako Altza auzoan. Egun horretan, bertako produktuen azoka izango da, eta Altzako ‘Urban Lur’ proiektuko baratzeetako nekazari ekintzaileek hartuko dute parte; horiek, hiriko beste ekoizle batzuekin batera, beren ustiategietan lantzen dituzten barazkiak aterako dituzte salmentara, baita bertan ekoizturiko beste gai batzuk ere.
Azoka hau urriaren 16an, larunbatean, egingo da, 9etatik 14etara bitartean, Donostiako Altza auzoko Harria Parkeko pergolan. 10 ekoizlek hartuko dute parte, eta beren barazkiak, gaztak, marmeladak, garagardoa eta abar merkaturatuko dituzte, trikitixak giroturiko jardunaldian.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: ‘azoka hau bertako ekoizleek beraiek eskatuta sortu da, espazio bat behar baitzuten beren produktuak elkarrekin batera erakutsi eta saltzeko Altza auzoan. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak estrategia oso bat du bertako produktuari laguntzeko; izan ere, ingurumenarekiko jarrera arduratsua da eta gure enpresen eta negozioen biziraupeari babesa ematen dio, hau da, gure ekonomiari eta gure lanpostuei. Azoka honen bidez, ekoizleak eta gertuko bezeroak harremanetan jartzen ditugu’.