Gobernu Kontseiluak gaur, astearteko bileran, onartu du hitzarmena sinatzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU), Ekonomia eta Ogasun Sailaren bitartez, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako unibertsitate-masterreko ikasleek curriculumeko kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.
Hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango du sinatzen den egunetik aurrera, eta praktikak Euskadiko Administrazio Orokorraren egoitzan egingo dira, Lakuan. Hitzarmen honen arabera, Eusko Jaurlaritzak praktikak egiteko bere instalazioen eta beharrezko baliabideen erabilera bermatuko du, eta parte har dezaketen ikasleen kopurua zehaztuko du.
Praktika horien helburua beren prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzea eta osatzea da, jarduera profesionaletan aritzeko, enplegagarritasuna errazteko eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko eskuduntzak lortzen lagunduz.