Jose Artetxe kalean, 9 eta 15 etxe-atarien aurrean, azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko egin behar dituzten obrak direla eta, zati horretan, errepidean, ibilgailuentzat errai bakarra izango da erabilgarri datorren astelehenetik aurrera (hilak 18).
Ibilgailuen trafikoa semaforo bidez zuzenduko da astelehenetik aurrera, eta bi noranzkoetan aldizkako pasoa izango da. Oinezkoek izango dute lehentasuna. Obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.