Txomineneako Arteleku plazako lanak esleitu dira

0

Tokiko Gobernu Batzordeak Campezo Obras y Servicios enpresari esleitu dio Txomineneako Arteleku Plaza egiteko obrak. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, plaza berriak auzoa eta ibaia lotuko dituela, ibai parkearen jarraipenean bilakatuz.

Kontratua 1,5 milioi euroren truke esleitu da eta enpresak 5 hilabete eta erdiko epea izango du proiektuan aurreikusitako lanak egiteko. Bertan, zehazten da gunea bi eremutan zatituko dela, eta ordenazioan etorkizunean egitea aurreikusita dauden bi eraikinen guneak kontuan hartuko dituela.

Hortaz, plazaren erdian erabilera anitzeko gune zabala egingo da, auzoko hainbat jai-ekitaldi eta jarduera egin ahal izateko. Gune horren inguruan lorategiak egongo dira, eta bertan, hainbat hiri-altzairu jarriko dira. Gainera, adin ezberdinetarako hainbat haur-jolas, estalki bat eta adineko pertsonentzako kirola egiteko gunea jarriko dira.

Halber, etorkizunean ekipamendu-eraikinak egingo diren lur-sailetan dauden behin-behineko kirol kantxak mantenduko dira.

Felix Iranzo

Tokiko Gobernu Batzordeak Excavaciones y Transportes ORSA enpresari esleitu dio Altzako Felix Iranzo pasealekuaren ondoan drainatze sistema jasangarria duen aparkalekua egiteko obren kontratua.

Kontratuaren esleipen prezioa 265.896 eurokoa izan da, eta enpresak 4 hilabeteko epea izango du lanak egiteko.

Hobekuntzak Herrera Pasealekuan

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Herrera Pasealekuko 49 eta 71 zenbakien artean, Harria Parkearen ondoan, hobekuntzak egiteko proiektua. Alvaro Garcia Gonzalezek idatzitako proiektuak 341.656 euroko aurrekontua du eta obrek 4 hilabeteko epea izango dute.

Proiektu honen bidez, zabaleran bi metro izango dituen espaloia egingo da, ibilgaluentzako 2,75 metroko zabalera duten bi bide egingo dira, eta baterian aparkatzeko gunea egingo da.

Cristina Enea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostiako Cristina Enea parkearen bide zati bat egonkortzeko eraikuntza proiektua egiteko obrak kontratatzeko espedientea.

Esleipen prezioa 102.815 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 2 hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko.

Ondarretako aldagelak

Tokiko Gobernu Batrozeak onartu du Ondarretako aldagelak birgaitzeko obren kontratuaren espedientea.

Esleipenaren aurrekontua 257.897 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 5 asteko epea izango du lan horiek egiteko.

Illunbeko erabilera anitzeko pabilioia

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostia / San Sebastián Arena 2016 izenez ezagutzen den erabilera anitzeko pabilioiaren emakida administratiboa aldatzea, bi aldeen arteko adostasunaren ondorioz – Donostiako Udala eta San Sebastián Gipuzkoa Basket Club –. Horrenbestez, pabilioia saskibaloi profesionala hartzeaz gain, beste hainbat kirol modalitate hartuko ditu, besteak beste, eskubaloia. Hortaz, Donostia Kirolak instalazioa erabili ahal izango du hiriko hainbat klub eta talderen entrenamenduak eta partidak programatzeko.

Suhiltzaileentzako ekipoak

Tokiko Gobernu Batzordeak URALA SOLUTIONS enpresari esleitu dio Donostiako Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako arnasketa autonomoko 45 ekipo eta komunikazio-sistemako 40 unitate hornitzeko kontratua.

Esleipenaren prezioa 128.804 eurokoa da eta enpresa 3 hilabeteko epea du ekipo horiek hornitzeko.