PRUEBA
Donostiako Udalak bat egin du gaur eguerdian Gasteizen emakume baten azken hilketa matxista gaitzesteko ekitaldiekin. Udal taldeek elkarretaratze isila egin dute 12:00etan Alderdi Ederren, hilketa gaitzesteko eta biktimaren senideei eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.
Horrela, Donostiako Udalak bat egin du EUDELek zabaldu duen gaitzespen-adierazpenarekin. Adierazpen horretan jasotzen denez, “tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia”.