Zabalik dago Leonardo da Vinciri buruzko erakusketa Alderdiederren

0

‘la Caixa’ Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).

Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.

Erakusketak Château du Clos Lucé – Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.

Erakusketa

Erakusketaren barrualdean, bisitariek sakon ezagutu ahal izango dute Leonardoren pentsamendua. Ikus-entzunezko proiekzio handi batek, berariaz erakusketarako sortuak, ongietorria emango die bisitariei, gure eguneroko egun arrunt bat aurkeztuz, Leonardoren begirada izanik inspirazio-iturri.

Gero, bisitariek zazpi joko interaktiborekin topo egingo dute –analogikoak eta digitalak–. Haien bidez, ulertzeko, jokoan arituko dira eta, sortzeko, esperimentatu ahal izango dute. Gainera, Leonardok oso diziplina desberdinetan izandako lorpenen atzean dagoen izendatzaile komuna ezagutu ahal izango dute: adimena eta sentsibilitatea.

Kanpoaldean ere, interakzioak badu bere lekua, eskala errealeko lau maketaren bitartez. Leonardo da Vinciren jatorrizko marrazkien interpretazio fidelak dira, gure garaiko materialekin eginak. Horretarako, puntako teknologia erabili da eta robotak eta prototipoak egiten espezializatutako ingeniari-talde bat lanean aritu da.

Bisita-orduak

  • Astelehenetik ostiralera: 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
  • Paseak 30 minututik 30 minutura (azkena, itxi baino 30 minutu lehenago)