Arabako 53 ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute

0

Guztira 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Guztira egingo diren 9 jardunaldietako laugarrena Arabako Ganberan izan da. Ekitaldian egon dira  Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Laugarren topaketa honetan Arabako 53 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: AFM, ASLE, Vitoria-Gasteizko Udala, Elikaduraren Clusterra, Cluster de Fundición, Konfekoop, GAIA, Hegan eta Innobasque.

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

  1. Alisea Esco S.A.
  2. Anoga S.Coop.
  3. BIHARTECH S.C.
  4. Billares Sam S.A.
  5. Bodegas Valdemar S.A.
  6. Burdinberri S.L.
  7. Buruaga Arditegia S.L.
  8. C2MASI SOCIEDAD LIMITADA
  9. Campanile S.L.
  10. Cartonajes IGAMO
  11. Cefalux S.L.
  12. CEPILLERIA INDUSTRIAL ALAVESA S.L.
  13. Cortetubo Gasteiz S.L.
  14. Cuncial S.A.L.
  15. Desarrollos Tecnológicos Kintana S.L.
  16. Duvenbeck Logística S.L.
  17. EGUREN UGARTE S.A.
  18. Euskatfund S.L.
  19. FABRICADOS LA NAVE S.L.
  20. Hybtronics Microsystems S.A.
  21. ICS Mecanizados S.L.
  22. Ikasle Argaiz S.L.
  23. Industrias Dimo S.A.U.
  24. Inteman S.A.
  25. Internacional de Productos Metálicos S.A.
  26. Laviosa Promasa S.A.
  27. LIOF-PHARMA, S.L.
  28. Metraltec S.L.
  29. Montajes y Construcciones Especiales S.A.
  30. Naivan Gestion S.L.
  31. Naivan Transformados Metálicos S.L.
  32. ORTOLAN DENTAL, S.L.
  33. Pan La Vitoriana S.A.
  34. Patrimonio Virtual S.L.
  35. PREOCA Servicios Medioambientales SL
  36. Rodamientos Arizti S.L.
  37. SANKYO DESARROLLOS TECNICOS, S.L
  38. Sistemas Técnicos de Cobro S.L.
  39. Solid Machine Vision S.L.
  40. SPANISH WINES BY CARLOS RODRIGUEZ S.L.
  41. SUPERVISIÓN AND CARGO SERVICES VITORIA S.A.
  42. Talleres Aratz S.A.
  43. Talleres Mecánicos Legutiano S.A.
  44. Tekno Pres S.L.
  45. TIPEBERRI ENVOLVENTES PREFARRICADAS HORMIGON S.L.L.
  46. Transformados Dumypark S.L.L.
  47. TRANSFORMATION SERVICES TUBE, S.L.
  48. Tubos Metálicos de Precisión S.Coop.
  49. Udapa S.Coop.
  50. VALDEMAR FAMILY, S.L.
  51. Vinícola Lapuebla Labarca S.Coop.
  52. Viñedos Valdemar S.L.
  53. Viñedos y Bodegas de la Marquesa S.L.

342 Hazinnova aitortza jarduera berritzaileetako euskal ETEei

Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban. Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnova hurrengo jardunaldien egutegia: 

• Azkoitia, urriak 21
• Irun, urriak 28
• Barakaldo, azaroak 4
• Bilbo, azaroak 11
• Zamudio, azaroak 18

Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.

Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

Informazio gehiago:

Elena Velasco
T. 615 768 801
Ane Zulaika
T. 676 545291