Donostiako Berrikuntzaren Astearen 8. edizioan, DSS Weekinn ekimenean, urriaren 18tik 22ra, 45 aditutik gora bilduko dira. Horiek guztiak adituak dira berrikuntzarako gako eremuetan, hala nola, zientzian eta teknologian, baina baita hezkuntzan, enpresa transformazioan edo talentuan ere, eta hiriaren ekimen honetan parte hartuko dute. Aurten, «Etorkizunera itzultzea» izango da ekimen honen gaia.
Transformazio soziala eta ekonomikoa eragiteko eta Covid-ak sortutako krisiari aurre egiteko, berrikuntza funtsezko elementutzat jotzen duen estatuko hiri erreferente bihurtuko da Donostia. DSS Weekin Donostiako Udalaren Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak antolatzen du eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. www.fomentosansebastian.eus webgunean programa osoa kontsultatu eta jardueretarako izen-emateak egin daitezke.
50 erakunde inguruk aktiboki parte hartzen duten edizio honetan, bizi dugun gizartearen eredu berri honi buruz jardungo da. Ekitaldi irekia izango da eta publiko guztientzat dago pentsatuta. Bertan antolatuko baitira, besteak beste,
- Talentuaren Azoka –Donostiako punta-puntako 55 enpresak eta erakundek baino gehiagok 200 lanpostu kualifikatu eskainiko dituzte hiriko gazteentzat–;
- adituen jardunaldiak enpresentzat, hezkuntza eremuarentzat, ikertzaileentzat, ekintzaileentzat, etab.;
- herritarrentzako jarduerak, esaterako, aire libreko erakusketa bat Alderdi Ederren;
- zinea;
- kale ikuskizunak edo berrikuntzaren arloan gaurkotasuna duten alderdiei buruzko solasaldiak.
Edizio honetan, hiriko hainbat lekutan egingo diren aurrez aurreko ekitaldiak eta Youtubeko WeekINN TV kanalaren bidez eskainiko diren ekitaldiak izango dira.
Hiriko alkate Eneko Goiak hau adierazi du: «hiriak bere ibilbide orrian markatuta dauka ezagutzari eta berrikuntzari laguntzea epe luzerako apustua egitea dela, eta egunerokoan landu behar dela«. Gogoratu du Donostia produkzio zientifikoaren ehuneko handiena duten munduko berrehun hirien artean dagoela, «horrek erakusten du gai hau hiri gisa dugun proiektu estrategikoaren parte dela«.
Sustapen Ekonomikorako zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi du: «DSS WeekINN Espainian ekitaldi berdingabea da, eta plataforma hau erabiltzen dugu agerian jartzeko, Donostia aspaldidanik berrikuntzaren alde egiten ari dela. Edizio honetan digitalizazioaren eta teknologiaren bultzada aztertuko dugu, baina, batez ere, pertsonek egoera honetan duten papera aztertuko dugu, zeren eremu horietan aurrerapen asko izan arren, gizakia bakarrik da gai behar diren konexioak egiteko. Ez dut ahaztu nahi, aste honen barnean, urtero gure hiriak ematen duen sariaz, DSS INN sariaz. Eta, noski, bereziki nabarmendu nahi ditut emakumeari eskainiko zaizkion jardunaldiak; izan ere, zientzian eta teknologian erabat ahantzi da emakumearen papera eta DSS Weekinn ekimenaren edizio honetan merezi duen garrantzia jasoko du».