Artea eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 18. lehiaketaren epea, zabalik

0

Donostiako Udalak, Eskubide Zibiletako atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 18. ekitaldian” parte hartzera.

Aurtengo ekitaldian, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz, ingurumen egokiaz gozatzeko eskubideari eta hori zaintzeko betebeharrei buruz hausnartzera. Ingurumena zaindu behar dugu bizi garen mundua salbatzeko eta horretarako baliabide natural nagusiak ( ura, airea, lurra, landareak eta animaliak) babestu behar dira.

Modu horretan, Udalak ikastetxeei, arte akademia, elkarte eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.

Parte-hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatzen dira eta bakoitzean lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke.

  • 6-8 urte
  • 9-12 urte
  • 13-15 urte
  • 16-18 urte

Lanak aurkezteko epea, 2022ko urtarrilaren 31ean bukatuko da, eguerdiko 15:00etan.

Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:

Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia

Sariak eta erakusketa

Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak

Sariak, ahal bada, 2022ko apirilaren 3an banatuko dira. Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Gainera, «Bazen behin irudi bat…» liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.

Aipatutako webgunean, halaber, informazio osagarriarekin batera, oinarriak aurki ditzakezu hamazortzigarren ekitaldiaren xehetasunekin.