Ehun bat espezialistak parte hartuko dute asteburu honetan Gipuzkoako Gaztelu III leizean egingo den espeleosorospeneko simulakroan

0
PRUEBA

Guztira 50 bat espezialistak parte hartuko dute bihar, larunbata, eta etzi, igandea, Gipuzkoako Gaztelu III leizeko barrunbean egingo den espeleosorospeneko simulakroan. Ariketa Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duen Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatu du. Jardueran Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek eta Larrialdietan Esku Hartzeko teknikari batek ere parte hartuko dute. Simulakroa larunbat goizeko 08:00etan hasiko da eta igandean, 01:00etatik 04:00etara bitartean, amaituko da.

Simulakroaren antolatzaileen arabera, Gaztelu III leizea meandro estu eta luze bat da, bertan bertikal txikiak ahokatzen dira eta desnibel txikiko eremuak eta putzu txikiak txandakatzen dira. Esku-ohe bat eramatea zaila da, baina eraman daiteke, eta hasiera batean ez litzateke pasabiderik zabaldu beharko. Barrunbe honetan -250 m-ko mailatik egin izan dira espeleosorospeneko ariketak.

Lurpeko leizeetan eta haitzuloetan mugitzen ondo trebatutako eta salbamendu-teknika konplexuak aplikatzen badakiten espezialistentzat bakarrik antolatu da ariketa, eta helburua izango da zauritu bide den pertsona bat ateratzea, eta, horretarako, parte-hartzaileek hainbat oztopo tekniko gainditu beharko dituzte. Leizeak berez bertikal handirik ez duen arren, arriskua areagotu egiten da euri garaian, barrunbe osoari eragiten dion errekasto bat sortzen baita.

Kontrol gunea Arantzazuko aparkalekuan (Oñati) kokatuko da. Simulakroan espeleosorosleek komunikazio-sistemaren eraginkortasuna neurtuko dute, ezinbestekoa baita era honetako jardueretan.