Hornidura ezaren ondorioak dira nagusi gaur Astekonomian, eta geldiera ere nabari da euskal enpresen konfiantzaren hobekuntzan eta KPIaren gorakadan

0
PRUEBA

Zenbait horniduren falta adierazle ekonomikoetan islatzen hasi da. Esate baterako, abuztuan, euroguneko industriak tasa apur bat negatiboa izan zuen aurreko hilabetearen aldean ( % -1,6), hain zuzen ere neurri handi batean gabezia horregatik, eta urte arteko % 5,1eko igoera izan arren. Bilakaeraren profilak dezelerazio azkarra adierazten du.

 Horixe da gaur Astekonomia txostenaren goiburuko gaia, adierazle ekonomiko garrantzitsuenen asteko laburpena. Aurrekoaren ildotik, Alemanian baikortasuna hozten ari da, horniduren atzerapenean izandako ondorio horiei lotuta. Okerrera egiteko arrazoi nagusia (bost hilabetez jarraian, sentimendu ekonomikoaren indizea murriztuz) ekoizpen-prozesuetan agertu diren itoguneak dira, lehengai eta produktu erdi landurik ez dagoelako.

 Bien bitartean, eta Laboral kutxaren arabera, Euskadiko enpresen konfiantzak gora egin zuen laugarren hiruhilekoaren hasieran. Adierazle hori 55,6raino igo zen fakturazioaren une onari, eskaeren sarrerari eta jarduera-mailari esker. Aitzitik, errentagarritasunak ahultasun irudia eskaintzen du.

 Azkenik, Astekonomian ere islatzen da, irailean, Euskadiko kontsumo-prezioek urte arteko % 3,9ko tasa izan zutela. Igoera hori, batez ere, elektrizitatea eta erregaiak garestitzeari zor zaio. Pakete turistikoek ere KPIa bultzatu zuten. Hala eta guztiz ere, azpiko inflazioa % 1,2an dago oraindik, nahiko maila moderatuan.

 Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo horietarako oinarri gisa balio du, gutxi gorabehera. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota honetako edukiak zabaltzeko modu berri bat eskaintzen du horien irismena zabaltzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira bideo horiek.