Urkome Sarien helburu nagusia Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak eta ekintzailetasuna saritzea eta landa
eremuko proiektuak ezagutarazi eta bultzatzea da. Urkome Sariak sei ataletan sailkaturik daude, eta atal bakoitzeko 1.000€ banatuko dira. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 22an bukatuko da.
Honakoak dira sarituko diren atalak:
- Nekazaritza jardueraren sustapena
- Landa eremuetako jarduera ekonomikoaren sustapena
- Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu
- Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri
- Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean emango dutena
- Landa eremuko emakume ekintzailea Azkenik, beste sari bat ere aurreikusten da, baina kasu honetan eskualdeko produktu sorta bat izango du ordainsari:
- Sari irekia, bozka bidez egingo dena
Oinarriak
- Aurkezteko epea: Urriaren 22tik azaroaren 22ra bitarte
- Urkomeko bulegoan, edo emailez: (urkome@urkome.eus)
- Aurkezteko dokumentazioa: Bi zatitan banatuta ideia edo egitasmo bakoitzarentzako: datu pertsonalak alde batetik eta proiektu edo egitasmoaren informazioa bestetik
(datu pertsonalik gabe) - Eremua: Urola Kostan garatzen edo garatuko den proiektua izatea
- Parte-hartzaileak: Erakunde, elkarte eta partikularrak eta sektoreko enpresak
- Proiektuak: 2021-2022 urteetan garatu edo amaituko direnak
Epaimahaiak proiektu guztiak aztertu ondoren, saari banaketa ekitaldia egingo da.