Lehenengo Amara Berriko Eguna urriaren 23an izango da

0
binary comment

Amara Berri auzoko hainbat elkarte eta gizarte-eragilek urriaren 23an, larunbatean, ospatuko dute lehenengo Amara Berriko Eguna. Topaketa horretan, auzoko erakundeek beren lana ikusarazi nahi diete auzotarrei, haien arteko komunikazioa bultzatzeaz gain.

Maria Jesus Idoeta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “Amara Berriko Auzo Mahaiaren bilera batean sortu zen ekimen hau. Bilera horretan, elkarteen lanari balioa emango zion topaketa antolatzeko aukera ikusi zen, eta, gainera, auzoari bizia emateko aukera8.

Amara Berri auzo jendetsua da, merkataritza askotarikoa eta ugaria du, zerbitzu publikoak eta aisialdirako aukerak ditu, eta, gainera, elkarte-sare zabala du. Hori dela eta, Amara Berriko Eguna beren lana ezagutarazteko eta auzoa jolas- eta jai-giroan mugitzen duten gizarte-eragile horien guztien arteko harremana hobetzeko ekimen bat da. Gunearen identitatea eta nortasuna aldarrikatzeko ekimena ere bada.

Amara Berriko Eguna

Larunbat goiz osoan zehar, 10:00etatik 14:00etara, Armeria plazan adin guztietarako hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu dira. Txistularien, euskal dantzen, bertsolarien edo antzerkiaren emanaldiez gain, puzgarriak eta jolasak izango dira txikienentzat. Era berean, karpa bat egongo da, eta bertan bideoak proiektatuko dira ekimenean parte hartzen dutenen jarduerei buruzko informazioarekin. Era berean, auzotarrei auzoko Gune publikoa aktibatzeko eta hobetzeko plana (PAM) aurkezteko aukera aprobetxatuko da.

Auzo Mahaiak

Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzako Departamentuak bultzatutako proiektua da Amara Berriko Eguna sortu duen Auzo Mahaiak, auzoko ongizatea bultzatzeko espazio bat sortzea da helburua, pertsonen bizi-kalitatea bultzatu, mantendu edo berreskuratzeko asmoz, auzoko ongizateari begira eragile ezberdinek bideratzen dituzten jarduerak indartzea.