Argentinako Euskal Etxeek parte hartu zuten euskal diasporako erakundeentzako berdintasunaren arloko lehen prestakuntzan

0
PRUEBA

Argentinako 28 Euskal Etxeetako ordezkariek, elkartrukerako eta hausnarketarako lehen jardunaldietan parte hartu zuten irailean eta urrian antolatutako hiru topaketa birtualetan. «Berdintasuna, Euskal Etxeen kudeaketarako kalitate-elementu gisa» izenburupean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatu du, Euskadik Argentinan duen Ordezkaritzarekin eta FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioarekin batera. Ekimenak plangintza-esparruetan jasotako konpromisoari erantzuten dio, non helburu gisa ezartzen den, besteak beste, Basque Country marka bat Berdintasunean hedatzea.

Jardunaldietako lanaren ardatza, euskal gizataldeetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea izan zen. Horretarako, Euskal Etxeetako lidergoa gauzatzeko emakumeen ahalduntzeari laguntzeko egiturak garatzeak duen garrantzia aztertu zen, genero-ikuspegia lan-prozesuak hasteko tresnak eta gakoak eskainiz, eta Euskadiko berdintasun-politikak zabalduz.

Prestakuntza horren bidez, EAEko diasporari zuzendutako “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eskola” ekimena jarri da abian, berdintasunaren arloko prestakuntza- eta sentsibilizazio-gune gisa. Argentinako Euskal Etxeen jardunaldiek proba pilotu bat osatu zuten, etorkizunean munduko Euskal Etxe guztiak inplikatzeko.
Lehenengo bileran, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak eta Argentinako Produkzio Garapenerako Ministerioaren Genero Kabineteak parte hartu zuten. Ongietorria, Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendariak, Mercosur Sara Pagola Euskadiren Argentinako Ordezkariak eta Arantxa Anitua, FEVAko Presidenteak egin zuten. Parte-hartzaile batzuen hitzetan, esperientzia oso ona izan da eta Euskal Etxeetako berdintasunari buruzko hausnarketan sakontzeko balio izango du.