PRUEBA
Behobia Donostia lasterketa izango da azaroaren 14an (igandea), eta Azpeitiko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, lasterkariak hasierako puntura eramateko autobusa antolatu du.
Autobusean izena eman nahi duenak Udal igerilekuan eman behar du izena, eta 5 € ordaindu beharko du. Irteera, azaroaren 14an 7:30ean anbulatorio aurretik izango da. Plaza mugatuak daude, gehienez ere 55 lagunentzako lekua izango da.