DBH-n ere ariketa fisikoa egiteko aukera izateko abian jarri da Gazte Kirol Programa Azpeitin

0
PRUEBA
Lehen Hezkuntza bukatzearekin bat bukatzen da Eskola Kirola, eta Derrigorrezko BIgarren Hezkuntzako mailetan gazteei herriko kirol baliabideak zein diren eta herrian kirola egiteko zein aukera dituzten erakustea izango da Gazte Kirol Programaren helburua.. Are gehiago, DBHko gazte horiek herriko edozein esparrutan haien kasa ariketa fisikoa modu osasuntsu batean egin ahal izateko hezi nahi dira. Azaroan hasiko da, eta oraindik ere eman daiteke izena.

Gabezia bati erantzun asmoz, DBH-ko ikasleei zuzenduriko zerbitzu berria eskainiko da, hemendik aurrera. Gaur aurkeztu dute Gazte Kirol Programa maila horretako gaztetxoak dituzten Iraurgi Ikastetxeko, Urola Ikastolako eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ordezkariekin. LH bukatu ostean, federatu gabeko kirol eskaintzaren falta detektatuta zuen Eskola Kirol Kontseiluak. Iazko etena aprobetxatu zuten ikasleei horrelako eskaintza batek izan zezakeen interesa neurtzeko helburuz. Alde batetik, parte hartuko ote luketen galdetu zitzaien; eta, bestetik, zein tipotako ekintzak antolatzea nahi ote luketen. Galdeketaren erantzun baikorra ikusita erronkari erantzuna emateko lanari ekin zioten. «LH amaitzean, zenbait gazte kirol ekintzarik egin ezinda geratzen dela detektatuta genuen. Hari horri tiraka, gazteei galdeketa  egin zitzaien benetako beharra ote zen jakiteko. Gazteen erantzuna argia izan zen, haiek beharrezkoa ikusten dute adin horretan ere, Eskola Kirolaren antzeko programa antolatzea», adierazi du Egoitz Arruti Udal Kirol Batzordeburuak.

Behin erronkari heltzea erabakita, helburuak finkatu eta programa eraikitzeari ekin zioten. Zerbitzua definituta, ikastetxez  ikastetxe gela guztietatik pasatu dira kirol hezitzaileak proiektuaren berri eman eta izen ematea egiteko. Lehen buelta horretan, 16 lagun animatu dira, eta dagoeneko egin dute lehen bilera, behin nahien arabera, Gabonak artera arteko ekintzak antolatzeko: «Izen ematen duten gazteen nahi eta beharren araberako programazioa antolatzea da asmoa, eta izena emandako lehen gazteekin lehen bilera egin zen. BIlera horretan, Padela eta Boleibola ezagutzeko gogoa azaldu zuten, eta horrekin hasiko dira», gaineratu du.

 

Azaroaren 2an, lehen saioa

DBH 1etik 4ra arteko ikasleei zuzenduriko eskaintza izango da eskainiko dena. Astean saio bat izango da, astearteetan 19:00etatik 20:30era; hala adostu dute parte hartuko dutenek. Gabonetara bitartean Padela eta Boleibola ezagutuz egingo dute ariketa fisikoa. Azaroaren 2, 9 eta 16an padelean ibiliko dira eta kiroldegian elkartuko dira. Azaroaren 23, 30 eta abenduaren 14an, Boliebolaren txanda izango da.

Oraindik izena eman ez,  baina interasa dutenek azpeitigazteKP@gmail.com-era bidal dezakete mezu bat whatsapp bat bidali dezakete 943-81 30 69  zenbakira edo instagram (@gaztekirol) kontuetatik harremanetan jarri eta beharreko inprimakia emango da. Informazio gehiago jaso nahi duenak ere bide horiexek ditu.
Gabonetara artekoa 15€ko kostua izango du, baina arike fisikoa egiteko «oztopoa izaterik» ez dute nahi: «Zerbitzuan parte hartu nahi baina ordaintzeko zailtasunak dituzten parte hartzea ere ahalbideratu nahi dugu. Horregatik, egoera horretan dauden pertsonek udaleko Kirol Sailera jo dezakete», azpimarratu du.