‘Getariako txakolina bertsotan’ izango da azaroaren 3an, Basazabalen

0
'Getariako txakolina bertsotan' izango da azaroaren 3an, Basazabalen

Azaroaren 3an, Getariako Txakolina bertsotan saio berezia izango da Azpeitian. Basazabal Jauregian, Mikel Garaizabal eta Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira. Sarrerak mugatuak dira eta salgai daude online. 19:00etan hasiko da eta ordu eta erdi iraungo du gehienez ere.

Gure lurra, nekazaritza ekoizpena, gastronomiaz gehiago jakiteko modu ezberdin asko daude. Bat berezia eskaini nahi dizuegu, ordea. Hau dena euskal kulturaren adierazpen garrantzitsua den bertsolaritzari lotuta. Getariako Txakolinari buruzko bertso saio tematikoak, hain zuzen ere. Horretarako Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailea eta Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariak izango ditugu lagun.