Marian Olabarrieta Bizkaiko SECOTen XXX. urteurrena ospatzeko jardunaldian

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, gaur, Bilboko Carlton hotelean, Bizkaia Lankidetza Teknikorako Seniorren (SECOT) XXX. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du, Bizkaiko Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariekin eta SECOT Bizkaiko presidentearekin eta Rafael Bengoa osasun publikoko aditu ezagunarekin batera, besteak beste.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariak zorionak eman dizkio erakundeari eta eskerrak SECOTek pertsonekin eta lurraldearekin duen konpromisoagatik. Bizitza-esperientzia gehien duten pertsonei zuzendutako Euskadiko estrategiaren hiru oinarriak ekarri ditu gogora: Beti On, Euskadi Lagunkoia eta, batik, Agenda Nagusi; azken hori gobernamenduko tresna parte-hartzaile bat da, beren interesekoak diren eta haiengan eragina duten politiken zehaztapenean esperientzia handia duten pertsonak inplikatzekoa eta ahalduntzekoa. “Bertan nahi zaituztegu, esperientzia eta ideiak ematen”, esan du Olabarrietak.

Gaur egun, ia 2.200.000 euskal herritar daude; haietatik, ia milioi erdik 65 urte beteta ditu, 280.000 emakumeak eta 200.000 baino pixka bat gehiago gizonak. Biztanleriaren zati oso garrantzitsua da. Olabarrietak gogora ekarri ditu Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak oraintsu esan dituen hitz batzuk: “botere publikook aktiboki onartzen dugu biztanleria-talde hori arretako, kudeaketako eta plangintza politiko eta sozialeko ‘objektu’ izaten jarraitu beharrean erabaki sozial eta politikoetan erabateko eskubidea duen ‘subjektu’ gisa integratzeko konpromisoa”.