Osakidetzaren Galdakao-Usansoloko ospitaleak eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, gaur goizean, BSH sariak jaso dituzte, sarien III. edizioan; ekitaldian, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburua izan da. Haien bidez, osasun-zentroen bikaintasuna saritzen da.
Barrualdeko ospitale publikoak ospital orokorren eta erreferentziazkoen taldearen barruko sari irabazlea jaso du; hartan, 30 ospitale lehiatu dira. Saria jaso dute, emaitza bikainak izan dituztelako kategoria horretan aztertutako prozesu eta adierazleetan.
Bestalde, Basurtuko ospitaleak saria jaso du, finalista izan baita goi-teknologiako ospitaleen multzoan; hartan, beste 20 ospitale lehiatu dira.
Gainera, bi zentroak nabarmendu dituzte 3 onenen artean, gaixotasun infekziosoen kategorian.
Bestalde, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak nabarmendu du Euskadin kalitatezko Euskadiko osasun-sistema publikoa, unibertsala eta bikaintasunekoa finkatu dela, gaur eman diren sarietan aipatu bezala.
BSH – Best Spanish Hospitals Awards® sariak
BSH sariek Estatu osoko ospitale publiko eta pribatuen eraginkortasuna eta asistentzia-kalitatea aintzatesten dute, eta berriz ere aintzatetsi dute COVID-19aren krisialdian, bete-betean, osasun-kudeaketa. Espainiako Osasuneko Zuzendarien Sozietatearen (SEDISA) laguntza eta RECHen (Espainiako Ospitale Kostuen Sarea) lankidetza izan dituzte.