2022ko aurrekontu-proiektua aurkeztuta Donostian

0

Donostiako udal gobernuak 2022ko aurrekontu proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Eneko Goia alkatearen iritziz, aurrekontuak COVID19aren osasun larrialdia atzean uzteko eta egoera normalizatura itzultzeko aurrera pausoak emateko aukera emango du.

Goiak honakoa adierazi du: “Zalantza handi bi urte bizi izan ditugu, eta denbora horretan COVID19aren osasun larrialdiak utzitako ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialei aurre egin behar izan diegu, betiere martxan zeuden hiri proiektuak albo batean utzi gabe. Orain lehengo egoerara itzultzeko bidea ezarriko duen aurrekontu proiektua egin dugu”.

Ildo beretik, segidakoa gaineratu du: “Gizarte sustapenerako eta babeserako aurrekontu-sailak handitu ditugu; donostiarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko udal erakunde eta sozietateen aurrekontuak ezhoiko ekarpenekin osatu ditugu; eta hiria garatzen lagunduko duten inbertsioentzako aurrekontu-sailak handitu ditugu, eta bertan Next Generation funtsetatik finantziazioa jaso dezaketen proiektuak ere kontuan hartu ditugu”.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Ogasun eta Finantza zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak eta Garapen Ekonomikoko eta Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak aurrekontuaren proiektuaren zirriborroaren ildo nagusienak aurkeztu dituzte. Aurrekontuaren proiektua bihar onartuko da Tokiko Gobernu Batzordean eta, jarraian, Ogasun Batzordean aurkeztuko da.