Enpresa Berritzaileen DSS_INN sariak banatu dira

0

Donostiako Udalak, Sustapen Ekonomikoaren bidez, eta Berrikuntzaren VIII. Astearen barruan ematen dituen DSS INN Sarien seigarren edizioan, Lander Simulation (enpresa finkatuen kategorian) eta Onena Medicines (enpresa gazteen kategorian) enpresak saritu ditu aurten, berrikuntzaren aldeko apustua, ikuspegi globala eta hiriarekiko lotura nabarmenduz.

Sariak pasa den ostegunean, urriaren 21ean banatu ziren. Ekitaldia Maria Cristina Hotelean egin zen eta bertan parte hartu zuen berrikuntzarako COTEC Fundazioko presidente eta Zientzia eta Berrikuntzako ministro ohi Cristina Garmendiak. Berebat, ekitaldi horretan, Biodonostiari esker ematea egin zitzaion Donostian ikerketaren eta berrikuntzaren arloan egin duen lan eskergarengatik.

Sariak banatzeko ekitaldian, Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi du: «edizio bakoitzean sarituen kalitateak nabarmendu egiten duela Donostiak talentuaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu irmoa. Apustu hori, gainera, hiriaren proiektu estrategikoaren parte da. Abangoardiako hiria, eta kasu askotan erreferentea, hainbat arlotan, non erakundeen laguntza eta konpromisoa duen ekintzailetza-bide horri jarraitzeko«.

Kategoriak

DSS INN enpresa berrikuntzaren sariak Berrikuntzaren Astea – DSS WeekINN ekimenaren barnean ematen dira. Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, antolatzen du ekimen hori berrikuntzaren kontzeptuaren baitan hiriaren garapen ekonomikorako politikak, estrategiak eta proiektuak sustatzeko. Sari hauen bidez, bereziki berrikuntzaren alde egiten duten enpresa donostiarrak errekonozitzen dira eta bi kategoria ditu:

  • Saria finkatutako enpresa berritzaileari. Enpresa hauek nazioarteko bokazioa duten negozio berritzaileak garatzearen alde egin arren, oso errotuta daude hirian eta hari lotuta daude. Horrez gain, beren jarduera finkatu dute eta erreferente bihurtu dira, ez soilik beren sektorean, baita hirirako ere kudeaketaren eredu gisa.
  • Saria enpresa berritzaile gazteari. Sortu berri diren enpresak dira, eta gure hiritik beren jarduera arrakastaz egiten dute sektore emergenteetan. Enpresa hauek proiekzio global handia dute eta etorkizuneko enpresa eredua ordezkatzen dute, talentu behar handiak eta oinarri teknologikoa dituenak.