Ertzaintzak kamioien pisuaren ikuskapena indartuko du

0

Asteartetik ostegunera bitartean, biak barne, Ertzaintzak kamioien pisuaren zaintza indartuko du, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ondo lotuta dagoen egiaztatzeko.

Kanpaina hauek Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2021-2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren hitzetan, “istripu-tasa murriztea Zero Biktima Ikuspena lortzearren, bide-segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako mugikortasuna sustatzearen bidez”.

Era honetako aurreko kanpainan 211 ibilgailu ikuskatu zituzten, eta horietatik 16 ibilgetu zituzten (horietako 13 Gipuzkoan eta 3 Araban). Bestalde, 28 arau-hauste espezifiko eta beste mota bateko 97 erregistratu zituzten.

Kamioien pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 46 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.