Irudikak edizio fisikoa berreskuratuko du Gasteizen ilustrazioaren sektoreari lagunduz beteko duen bosgarren urteurrena ospatzeko

0

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren bosgarren edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Aurtengoa urriaren 28tik 30era egingo da Gasteizko Artium museoan, formatu fisikora itzulita. Formatu fisiko horretan, hiru egunez mahai-inguruak eta tailerrak egingo dira Belgika, Txile eta Portugaletik etorriko diren edo herrialde horiekin zerikusiren bat duten 37 proiekturen inguruan, eta hitzordu profesionalak antolatuko dira hiru herrialde horietako agenteekin eta Mexiko, Argentina edo Frantziatik etorritako beste batzuekin. Gasteizera hurbildu ezin dutenentzat, berriz, Irudikak onlineko bertsioa ere mantenduko du iaz estreinatutako plataformaren bitartez. Berritasun gisa, inaugurazio eta itxiera ekitaldietan zuzeneko ilustrazio eta musika ekitaldi bana eskainiko dute Anne Brugni & McCloud Zicmuse eta The New Raemon & Paula Bonet artistek.

Informazio gehiago hemen.