Bingen Zupiriak Euskadi Gastronomia Sarien banaketa ekitaldian parte hartu du

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Euskadi Gastronomia Sariak eta Gastronomiako Euskal Akademiaren Sarien banaketa ekitaldiaren buru izan da gaur arratsaldean. Sari horiek Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Gastronomi Akademiaren arteko lankidetzari esker banatzen dira. Gaur banatu diren sariak 2019koak dira, pandemiaren ondorioz ezin izan baitziren iaz banatu.

Euskadi Gastronomia Sarietako sarituak honako hauek dira:

  • Jatetxe jaberik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Sergio Ortíz de Zarate Bilboko Zarate Jatetxekoa.
  • Jangela zuzendaririk onenaren “Euskadi” Gastronomia Saria: Stefania Giordano
  • Kazetari lanik onenari “Euskadi” Saria: Sergio Errasti Guinea
  • Argitarapenik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: “Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa” Josema Azpeitiak, Ritxar Tolosak eta Txusma Pérez Azacetak idatzia

Gainera, gaurko ekitaldian Gastronomiako Euskal Akademiaren sariak ere banatu dira:

  • José María Busca Isusi” Saria (Euskal gastronomiarekin zerikusia duen elkartea edo pertsona) Ja(ki)tea elkartea.
  • “Manuel Llano Gorostiza” Saria: (Ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa) Ardoaren Museoa Dinastía Vivanco
  • “Luis Irizar” Saria (Irakaskuntzari): CIFP Hostelería-Ostalaritza LHII – Galdakao (Galdakaoko Ostalaritza Eskola)
  • “Juan José Lapitz” Saria (Produktua): Gipuzkoako Erlezain Elkartea
  • “Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria: Federico Pacha Goikoetxea (Orona Fundazioa y Chillida Leku)