Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Aitzina Folk jaialdiaren IX. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

0

Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Aitzina Folk jaialdiaren IX. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Aurtengoa jaialdi solidarioaren bederatzigarren edizioa izango da eta nazioarteko eta tokiko folkaren onena eramango du Gasteizko agertokietara. Aurten jaialdiak 13 jarduera baino gehiago antolatu ditu publiko guztiarentzat 2021eko urritik 2022ko urtarrilera bitartean, Gasteizko hainbat gunetan.

Ekitaldi honen diru-bilketak Aefatek babesten dituen hiru ikerketa-proiektuetarako finantzaketa-iturri nagusia izaten jarraitzen du: Aefat ataxia telangiektasia duten familiak eta kaltetuak biltzen dituen elkartea da eta ataxia telangiektasia gaixotasun arraroa, genetikoa eta neurodegeneratiboa da, tratamendurik eta sendabiderik gabea, eta desgaitasun progresibo larria eragiten duena.

IX. edizio honetan ikuskizunak aurrez aurrekoak izango dira, betiere araudia, edukiera eta segurtasun-neurri guztiak errespetaturik. Jaialdian, urtero bezala, nazioarteko eta tokiko artistak ikusiko ditugu, emakumeen agerraldia sustatuko da (Emakumeak folkean) eta familiarteko bi kontzertu (Txikifolk), Gorka Bravoren «Ehun doinuak» liburuaren aurkezpena, Eskolen Topaketa (dagoeneko aurrez aurrekoa) eta hiru tailer izango dira. Hala ere, kalejirak beste edizio baten zain egongo dira.

Informazio gehiago hemen.