Pedro Azpiazuk uste du CNMVk inbertsiogileen interesak defendatuko dituela eta sektore pribatuaren inbertsio-jarduera erraztuko duela Bilbon egoitza berri bat irekitzean

0
PRUEBA

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ongietorria eman dio gaur goizean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) Bilbon ireki duen egoitza berriari (Heros kalea, 3). Egoitza berria bat dator gure herrialdeak betidanik izan duen finantza-espirituarekin, nabarmendu du.

Hori izango da erakundearen hirugarren egoitza, Bartzelonan ere badago, Madrilen dagoen egoitza nagusiaz gain. CNMVren Kontseiluak joan den udan eman zion oniritzia irekiera horri, 2017az geroztik iragarrita baitzegoen.

Eguerdiko inaugurazio-ekitaldian Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Rodrigo Buenaventura CNMVko presidentea eta Vicente Reyes Gobernuko ordezkariordea ere izan dira.

Azpiazuk organo arautzailearen funtzioa nabarmendu du, inbertsio-prozesuak bultzatzen eta errazten dituen heinean. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak konfiantza agertu du CNMVren zereginean, “inbertitzaileen interesak babestu eta defendatuko dituen eta sektore pribatuaren inbertsio-jarduera erraztuko duen araudia bermatzeko”.

Ildo horretan, Azpiazuk azpimarratu du Eusko Jaurlaritza oso kontziente dela errealitate horretaz, eta inbertsio publikoa eta pribatua “txanpon beraren bi aldeak” direla, eta gizarte-erronka partekatu bati aurre egiteko tresna banaezinak direla.

BOEk abuztuaren 5ean argitaratu zuen ebazpenean, Bilbon egoitza berri hori ireki izana justifikatu zen, «Euskadin dauden erakunde gainbegiratuen eta jaulkitzaileen arreta eta solaskidetza hobetzeko, eta haien kopurua eta tamaina kontuan hartuta”.

Bere eskumenen artean, Bilboko egoitza berri hau inbertsio-zerbitzuetako enpresak, inbertsio kolektiboko erakundeak eta arrisku-kapitaleko erakundeak ikuskatzeaz arduratuko da, bai eta erakundeak erregistratzeko espedienteak eta baloreak jaulkitzeko liburuxkak inskribatzeko espedienteak izapidetzen ere.