Eusko Jaurlaritzak bere gizarte-politika indartu du, Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen europako funtsetatik 116 milioirekin

0

Eusko Jaurlaritzak Beatriz Artolazabalen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez bultzatutako gizarte-politikek 116 milioi euro jaso dituzte Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen Europako funtsetatik. Diru horrekin 17 proiektutan indartu ahal izango dira ekintzak datozen hiru urteetan.

Akordioa gaur goizean sinatu da Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, eta bertan izan dira Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen eta Agendaren ministroa, Ione Belarra, eta Artolazabal sailburua. Gainera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Maite Peña (Gipuzkoa), Sergio Murillo (Bizkaia) eta Emilio Sola (Araba) foru-diputatuak izan dira protokolo-ekitaldian.

“17 proiektu horiek I+G+B estrategiaren barruan daude. Estrategia horretan, prospekzioa, ikerketa, prestakuntza, ikaskuntza eta berrikuntza sartzen dira, sektore publikoa, pribatua, soziala eta unibertsitatekoa barne”, esan du Artolazabal sailburuak hitzarmena sinatu ondoren.

Sailburua pozik agertu da aldundien, EUDELen eta sailaren arteko lankidetzarekin. Ildo horretatik, aitortu du injekzio ekonomikoak “aurrerapen handia ekarriko duela gizarte- eta osasun-zainketen arloko trantsizio-politikan, zaintzarako tokiko ekosistemak bultzatuz”. Halaber, “hainbat erakunderen arteko elkarlana” baloratu du, Belarrako Ministerioari dagokionez.

AFA Arabako Foru Egoitzetarako Laguntza Integralaren Proiektua
AFA Arabako adingabeen zentroak
AFA Etxean Bai proiektua
GFA Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroen sarea pertsonengan oinarritutako elkarbizitza-ereduetara egokitzea
GFA Dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko berrikuntza-zentroa
GFA Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera eta arreta integraturako zentroa
GFA Egoitza-bazterkeriako egoeran dauden pertsonentzako harrera- eta arreta-zentro integratua
GFA Gipuzkoa zaintza lurraldea 2030/ Gipuzkoa
BFA Egoitza zentroetako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza hobetzeko plana. Profesional soziosanitarioen kualifikazioa eta prestakuntza bultzatzea adinekoen egoitzetan.
BFA Getxoko belaunaldien arteko zentroa. Zentro berritzaile bat sortzea Getxon, adinekoen eta gazteen arteko belaunaldien arteko bizikidetza bultzatzeko.
BFA Erreferentziako eskualdeko zentro soziosanitarioak. Eskualde mailan, eskualdeko egoitza-zentroak garatzea, eremu soziosanitarioan laguntza espezializatuak eskainiko dituztenak, hala nola, prestakuntza espezializatua, laguntza, orientazioa, koordinazioa eta baliabide partekatuak.
BFA ETXETIC. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak etxean gelditzeko laguntza zerbitzua, teknologia berrietan oinarritutako arriskuen monitorizazio, prebentzio eta detekzioaren bidez.
EJ Historia sozial elektronikoa eta udaletako gizarte zerbitzuen digitalizaziorako laguntza.
EJ Gizarte- eta osasun-historia elektronikoa
EJ Altxor 7.0. Adinekoen bizi proiektuei laguntzeko zerbitzu pilotua
EJ Bizitza-luzerari buruzko Mugaz Gaindiko Europako Poloa
EJ Gipuzkoan parte hartzea Zaintza Lurraldea eta OK etxean