Azaroaren 1a, astelehena, Santu Guztien eguna delako-eta hilerrira joan nahi duten ibilgailuen ibilbidea egokituko da. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik izango da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik behera, Etxe Alai kaletik, egin beharko da.
Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik. Hilerrira autoan joaten direnentzat, aurreko ohiko aparkaleku txikiaz gain, aurten, Sakonan (Komuntzo) aparkaleku bezala egokitu da.