PRUEBA
Azaroaren 3rako, Getariako Txakolina bertsotan saio berezia prestatu da, eta oraindik ere badira sarrerak eskuragarri.Ekitaldia Basazabal Jauregian izango da eta Mikel Garaizabal ardo-kulturaren dibulgatzaileak zuzenduko du Txakolin dastaketa. Saioa osatzeko, Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan. Sarrerak mugatuak dira eta salgai daude online. 19:00etan hasiko da eta ordu eta erdi iraungo du gehienez ere.
Gure lurra, nekazaritza ekoizpena, gastronomiaz gehiago jakiteko modu ezberdin asko daude. Bat berezia eskaini nahi dizuegu, ordea. Hau dena euskal kulturaren adierazpen garrantzitsua den bertsolaritzari lotuta. Getariako Txakolinari buruzko bertso saio tematikoak, hain zuzen ere. Horretarako Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailea eta Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariak izango ditugu lagun.