Berdintasunerako eta Gizarteratzeko Berrikuntzan Inbertitzeko Proiektua, Gizarte Elkarrizketan oinarritua. Sailak aurrekontuan jasotako 936.227.285 milioi euro izango ditu, eta horiei Europako 48.590.000 funts gehitu behar zaizkie.
Baliabide horiei esker, legegintzaldiko lehen urtean hasitako programak indartu daitezke, baina baita hogei bat programa berri bultzatu ere, batez ere gazteei, 45 urtetik gorakoei, emakumeei eta desgaitasunen bat duten pertsonei zuzenduak. Era berean, Gizarte Ekonomiaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorreko aurrekontuak nabarmen hazi dira. Eta DSBE jasotzeko eskubidea duten pertsona guztien estaldura bermatzen da, jasotzen dituzten zenbatekoak % 3 igoko baitira.