Hiru antzerki obrak hartuko dute oholtza, bihartik igandera bitartean

0
Osasun arazoak tarteko, larunbatean haur eta helduentzat izatekoa zen Pantzart konpainiaren Hitzak txorabiatzen obraren emanaldia bertan behera gelditu da. Beraz, tamalez, larunbatean ez da antzerki saiorik izango. Sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaie.

Euskal antzerki Topaketen baitako programazioa badoa aurrera, ikuskizun eta emozioz betetako asteburu luzearen ostean, bihar berriro ekingo zaioe emanaldiei. Bihar, azaroak 4, osteguna, Pez limboren Harri, orri, ar emanaldia izango da 19:00etan Soreasun. Ostiralean, leku eta ordu berean, Mauka konpainiaren Lurrun minez emanaldia izango da; eta igandean, Eromen produkzioaken Guateke. Osasun arazoak medio, larunbatean egotekoa zen Hitzak txorabiatzen obraren emanaldia bertan behera gelditu da.

Emanaldi guztietarako sarrerak online salgai daude.