Marpe enpresa gertutik ezagutu dute udal ordezkariek

0
Enpresen egoera eta beharrak bertatik bertara ezagutu, eta azken urteotan Sustapen Ekonomikorako diru-laguntzen baitan jasotako laguntzekin egindako inbertsioak ezagutu asmoz izan dira Nagore Alkorta Alkatea eta Leire Goenaga Ogasun batzordeburua, Iraurgi Berritzeneko Begoña Beobide eta Jaione Valberderekin batera Marpe enpresan. Bertan, Mikel Santillana enpresako buruarekin elkartu dira.

“Herriko enpresak eta industria ezagutu eta dituzten beharrak ezagutzea da lehentasuna. Horretarako ezinbestekoa da harreman zuzena”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Garrantzitsua iruditzen zaio emandako laguntzekin egindako hobekuntzak ezagutzea ere: “Urtero ia milio erdi bideratzen dugu herriko ekonomia sustatzera, eta laguntza horrekin gauzatzen diren proiektuak ezagutzeko balio dute horrelako bisitek”.

1983an irekitako enpresa da Marpe eta sukaldeko altzarietarako eta molduretarako ateen fabrikazioa izan da jarduera nagusia ordutik. Hala ere, azken urteotan, azken urteotan, enpresak aldaketa handia izan du; horrela azaldu zien Santillanak. Erandaketa horretarako bultzada izan dira, besteak beste, Sustapen ekonomikorako laguntzak. Hainbat inbertsiotarako eta dibertsifikaziorako laguntza jaso izan du. 2020. urtean energia autokontsumorako plaka fotovoltaikoak jartzeko laguntza jaso zuen, eta otsailean instalatu zituen. Lanpostuak sortu asmoz, azpeitiarrak kontratazeko laguntza ere eskatu du. Gaur egun 16 lanpostu ditu.