Zarauzko Udalak 4 ahate eta beltxarga bat gehitu ditu Zeleta Berri parkean, Ahateen parkea bezala ezagutzen denean. Horietako bi Mandarin ahateak dira, lumaje koloretsukoak, eta beste biak, Carolina arrazakoak.
Beltxargaren kasuan, udara honetan ekarri zen eta momentu hauetan Igeldoko Arranoetxean bere lepoa osatzen dagoen zisne txuriaren tokia hartuko du.
“Ahateen parke hau, zarauztar denok deitzen diogun bezala nahiz eta hori ez den bere izen ofiziala, balio emozional handiko gunea da herritarrentzat. Zarauzko haurrek euren lekurik kuttunenetako bat bezala aukeratu zuten duela urte batzuk egindako lanketan” adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzu eta Azpiegituren zinegotziak. “Turismo Bulegoak, Marco Topo ekimenaren barnean, Ahateen parke hau Familia Turismoaren ibilbidean kokatu du, herriko erreferentziazko puntu bezala”.