Atzerritartasunari buruzko hitzaldia eskainiko du udalak, azaroaren 10ean

0
Azpeitiko Udalak Biltzen, gizarteratze eta kulturarteko bizikidetzaren euskal agentziarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko saioa antolatu du azaroaren 10erako. Saioa 15:00etatik 17:00etara izango da, Azoka Plazako aretoan, eta bertan, tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza izango dituzte hizketagai. Saioak atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten beste herritar  guztiei zuzenduta dago. Aforoa mugatua denez, aurrez izena ematea komeni da. Horretarako narroita@azpeitia.eus helbidera posta elektronikoa idatzi edo 943-54 41 84 telefono zenbakira deitzea nahikoa izango da.