Hobekuntzak Donostiako Pio Baroja pasealekuan

0

Aieteko anbulatorio berriaren lanak amaitu ondoren, Pio Baroja pasealekuaren ingurua hobetzen ari dira.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “Pio Barojatik igotzen den espaloiari jarraipena eman nahi diogu, Amarara doana, orain arte ez baitzen erabilgarriegia. Horrela, zirkulazioko erreietako bat kenduko da, eta, horren ordez, lineako aparkaleku bat eta espaloi zabalago bat jarriko dira, Pio Baroja kiroldegiaren ondoko biribilgunearen eta Melodi kalea lotzeko.”

Espaloi berri hori aprobetxatuz, zebrabide berri bat sortuko da anbulatoriora igotzen den igogailuaren aurrean. Lanak duela egun batzuk hasi ziren eta bi hilabetez luzatuko dira. Gutxi gorabehera 80.400 €-ko kostua dute.